POTTO: Bertsolari amateur-hasiberriak

Aurreneko txapelketa du Bizkaiko Taldekakoak, eta POTTO saioan, zelan ez, halako ekimenek kabida izan behar dute. Gaurko saioan, beste kontu askoren artean, bertsolari amateur-hasiberri eta bertsolari zailduen artean osatutako saioa eskaini dugu, Plentzian jokatutako kanporaketa, alegia. Lurgorri, Tire! eta Basordako Gorringoak taldeek jokatu zuten Plentziako saioa, eta bota beharrekoak kantatuta, ez zen sorpresa handirik izan; TIRE! tadeak egin zuen aurrera.
Halaber, gaurko POTTO saioan, Regueibertsoaren ale batzuk be eskaini ditugu. Arratia eta Ondarroan izan ziren topaketen berri eman eta 2016ko Regueibertsoaren audio batzuk ekarri.

Biba bertsoa, gora Apolo!!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Larunbatean Arangoititik arituko gara zuzenean

og. Mai 11 , 2017
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Arangoiti auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora dagoen auzoa ezagutzeko aukera izango dugu.  Egunotan XIII. Euskal Astea ospatzen ari da eta bertatik bertara larunbateko giroa ezagutzeko asmoa izango dugu. […]

Honekin lotuak