POTTO: Xabier Amurizari buruzko saio monografikoa

Eta heldu da eguna, lagunak!
Aspaldi ari ginen esan eta esan Xa2 Amurizari buruzko saio monografikoa egin behar genuela, eta hementxe duzue aurreneko atala. Bizitza mardula, ekimen ugarikoa izan dugu Xabierrena, eta, hortaz, ezin ordu bakarrera mugatu.
Hala, hurrengo POTTO saioa ere Xabierren bizitza aletzen emango dugu.
Aurreneko saio honetan, Xa2 jaio eta 1982ko txapelketara arteko bidea aletu dugu: bizipen, anekdota, bertso, kanta… ugari dituzue saioan zehar.
Ez galdu aukerarik, ez baituzue hoberik aurkituko.
Xabier Amuriza, gizon-bertsolariaren mirakulua Bilbo Hiria irratian.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Lau bandera beltz Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean

og. Eka 16 , 2016
Ekologistak Martxan taldeak gure kostaldearen kutsadura maila handia eta bertan egiten diren lur kudeaketa txarrak agerian uzten dituen txostena plazaratu berri du. Talde ekologista honetako partaide den Josu Larrinagak txostenaren laburpena egin digu, Bizkaiko Muskiz, Laga eta Laida hondartzei eta Gipuzkoako Oribarzar hondartzari eta Oriako itsasadarrari bandera beltz bana zergatik […]

Honekin lotuak