Beste behin Frantziara begira jarri gara, atzo bertan ikusi genuen Emmanuel Macron Angela Merkelekin batera.H arrera abegikorra egin zion Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Emmanuel Macron Frantziako presidenteari atzo Berlinen. Edouard Philippe eskuindarra izendatu du Macronek Frantziako lehen ministro. LRko diputatuak eta botoak bereganatu nahi ditu ekainera begira. Guzti horiek aztergai izan ditugu Mikel Aramendi nazioartean adituarekin.
Gaur Joseba Felix Tobar Arbulu batu zaigu saiora. Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Oinarrizko errenta ez da neurri ekonomikoa, hori Josebaren ustetan karitatea da, eskumako gobernuek bultzatutako neurriak dira. Josebaren ustetan badira beste aukera batzuk ongizatea bultzatzeko, langabezia bukatzeko ez da karitaterik behar, lanpostuak sortu behar dira. Oinarriko […]