Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela Kataluniako parlamentuak onetsitako lege oro. Horixe gertatu da, esaterako, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, udal jadunbidearen kontrola zein etxebiztza hutsen erabilera bermatzeko legeekin. Hori ikusirik, Kataluniako parlamentua beste horrenbeste egiten hasi da Espainia aldetik datozkien lege guztiekin. Bestalde, ekainaren 26ko hauteskundeen karietara bozak nola geldituko liratekeen jakiteko egin diren inkesten berri eman digu Aritzek.
Honekin lotuak
-
2007/05/11
ZUTARGI ARTEAN: Verdi II
-
2011/09/29
IBAIZABAL: Bilboko kronika
-
2006/11/08
SOLASALDIA: AHTren lanak hastear
-
2012/01/01
IBAIZABAL: Pentsiodunak kalean berriro
-
2009/01/26
IBAIZABAL: Sarayaku herria Bilbon