Iratxe aktibista eta egun Busturialdeko Ur Partzuergoko presidentea da, eta gaur galdera batzuei erantzun die: nongoa da Bizkaian kontsumitzen dugun ura? Zer nolako kudeaketa eramaten dute Bizkaian eta Bilbon? Horren gaineko kontrol soziala eta publikoa ba dago? Eta, ura pribatizatzeko arriskua ba dago? Iratxek erantzun argiak eman dizkie galdera horiei.
TTIP itunaren aurkako euskal kanpaina, abian da. eta Europa osoan, ere, martxan dago. Ezkutuan negoziatzen ari diren Itun transatlantiko horren aurka euskal manifestua atera dute, eta Europan dagoeneko hiru miloi sinadura bildu dira. Larunbatean protesta jardunaldia egingo dute Europan, hainbat ekitaldirekin kontinenteko toki askotan, TTIPren kontrako ekimeneko Igor Merak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151008hizpideaigormera.mp3 Deskargatu […]