SOLAS INGURUAN: Asel Luzarragaz

asel-luzarragaAsel Aske ! Kolektiboko eta idazle den Laura Mintegi izan dugu gaurkoan, hain zuzen gaur bertan Asel espetxetik epaitegira eramango dutelako. Aselen atxiloketa, karguak, bere egoera, bere engaiamendua eta gehiago aipatu eta aztertu ditu. Asel “arriskutsua, peligrosoa” dela esan du, hitzaren bitartez egia ateratzen duelako: horra hor Txileko agintarien erantzunaren zergatia. Idazle bermeotarrarekiko elkartasunaz mintzatu ondoren, hitzaren bitartez borrokatzen direnak ezin direla zigortu esan digu Laurak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS INGURUAN: Ihauteriak (2010)

og. Ots 11 , 2010
Jabi Zabala Algara konpartsako kidea izan dugu gurekin. Aurtengo aratustean Bilboko Konpartsen egitaraua azaldu digu; halaber Udalaren jarrera baztertzailea ere aztergai eduki dugu. Dena den, aukera ezin hobea Konpartsekin batera egun alai eta gozoak igarotzeko. Goazen festara! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak