Londres eta New Yorkera begira jarriko da Bilboko Musika-Música jaialdia

Londres eta New Yorken XIX eta XX. mendeetan konposatutako musika izango da MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren XVIII. edizio honetako protagonista. Aurtengo edizioan bi hiri handiren dinamika kultural eta musikal sendoari eskainiko dio arreta: Londres eta New York. Behako horrek zentzu osoa hartzen du bere baitan hartzen dituelako Londresen edo New Yorken musikalki “sortu” edo “bizi” izan ziren konpositoreak, bai eta hiri horietako historia musikala eta artearekin edo musikarekin lotutako gertakari guztiak. Ikuspegi horixe aukeratu dugu MM 2019 jaialdirako. Britainia Handiak, eta Londresek zehazkiago, ekarpen handiak egin dizkie Europako musika mugimenduei: Londresen hezitako konpositoreak XVIII. mendeko Europako tradizio klasikoen oinordekoak dira neurri batean, eta XIX. mendean nabarmen hedatu ondoren modu oso desberdinetan eboluzionatu dute XX. mendera iritsi arte. Bestalde, New York da hirietako hiria, globalizazioaren paradigma, horrek berekin dakarren identitate disoluzio edota integrazio guztiarekin. New York aukeratu badugu ez da izan musika munduan hamarkada batzuetan izan duen nagusitasunarengatik, baizik eta gaur egungo munduan gertatzen ari diren errotiko aldaketa sozio-kulturalen metafora eta ikurra delako. Auzoz auzo programa gaur abiatuko da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Konponbidea, demokrazia, Askatasuna” lelopean Kataluniarekin elkartasun protesta deitu du GEDk

ar. Ots 12 , 2019
Gaur hasi da, Madrilen, Kataluniako politikari eta gizarte mugimenduetako buruzagi independentisten aurkako epaiketa. Konponbidea, demokrazia eta askatasuna lelopean gure esku dago dinamikak protestak deitu ditu gaur arratsalderako. “Erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa bat” izango da, Gure Esku Dago dinamikak salatu duenez. Horregatik, mobilizazioak antolatu ditu, “preso politikoei babesa adierazteko eta bidegabekeria […]

Honekin lotuak