IBAIZABAL: 80 urte frankistak Bilbon sartu zirela oroimenak eta mobilizazioak bat egingo dute asteburuan

Tropa frankistak duela 80 urte sartu ziren Bilbon. Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideek gaur azaldu dutenez, hiriaren erorketaren 80. urteurrena “ez da bakarrik oroimen kontua baizik eta mobilizazio kontua”. Salatu dute frankismoaren biktimei emandako erantzuna, “oso berandu” heltzeaz gain, “hutsaren hurrengoa” izan dela justiziaren aldetik. Hilaren 18an omenaldia egingo diete Artxanda mendian, gudarien omenez eraikitako La Huella oroitarriaren parean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Animaliarik gabeko ikuskizunen alde manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon

og. Eka 15 , 2017
“Animaliak ez dira latorrizkoak” lelopean egingo dute manifestazioa  larunbatean, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Moyua plazan eta Arriaga antzokian irakurriko duten manifestuarekin amaituko da. Piztiak konpartsak  animaliarik gabeko ikuskizunen alde egin nahi du. Zezenketak, Vista Alegre zezen plazan; Circo Mundiala, Etxebarria parkean Aste Nagusian izaten […]

Honekin lotuak