Tropa frankistak duela 80 urte sartu ziren Bilbon. Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideek gaur azaldu dutenez, hiriaren erorketaren 80. urteurrena “ez da bakarrik oroimen kontua baizik eta mobilizazio kontua”. Salatu dute frankismoaren biktimei emandako erantzuna, “oso berandu” heltzeaz gain, “hutsaren hurrengoa” izan dela justiziaren aldetik. Hilaren 18an omenaldia egingo diete […]
Josu Ibargutxi
Arabako Batzar Nagusiek aurkeztutako kereila artxibatu izana salatu dute Argentinako Kereila aurrera eraman nahi duten Euskal Plataformako kideek. Besteak beste, Jacinto Lara eta Chato Galanteren babesa jaso dute. Martxoaren 2an egingo dute elkarretaratzea, Gasteizko epaitegien aurrean. Josu Ibargutxi izan da gurekin horren berri ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170217_Josuibargutxi.mp3 Deskargatu hemen.