“Animaliak ez dira latorrizkoak” lelopean egingo dute manifestazioa larunbatean, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Moyua plazan eta Arriaga antzokian irakurriko duten manifestuarekin amaituko da. Piztiak konpartsak animaliarik gabeko ikuskizunen alde egin nahi du. Zezenketak, Vista Alegre zezen plazan; Circo Mundiala, Etxebarria parkean Aste Nagusian izaten dira eta horiek bertan behar utzi nahi dituzte. Piztiak konpartsak duela bi aste hasi zuen nosondehojalata.org webgunean sinadura bilketa, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen abolizioa eskatzeko.
Deskargatu hemen.