50eko hamarkadan geldituko gara, Screamin’ Jay Hawkins kantariaren I Put a Spell on You kantuaren sorrera ikusteko. Leopardo azalak, marakak, sugeak, suziriak eta kaskezurrak irudikatzen ditugu giro beldurgarria iradokitzen duen eta kultuzko kantua bihurtutako shock rock blues tetriko honetan. Gerora, gaurko kantu-gaiaren bertsio asko egin dira, lagun askoren eskutik. Gaurko bertsiolariak Annie Lennox, Marilin Manson, Brian Ferry, Sonique eta Creedence Clearwater Revival izan dira.
Izena duen orok izana duenez, garai batean, gure buruak kokatzeko, bazter, solo, menditto, haran, muino eta abaro orok zuen izena. Toponimo deskriptiboak dira gehienetan: iturrotz, fagoaga, soroluzea… Urteekin paisaia aldatu izanagatik ere mantentzen dira usu izen horiek, behiala izan zuten ezaugarria aspaldi desagertuta egonagatik ere. Gaizki erderatutako La Reineta, La […]