Historian bertsio gehien izan dituen kantua omen da My Way. Abestia mundu osoan zabaldu zuena Frank Sinatra izan zen, baina jatorriz Comme d’habitude izena izan zuen. Jatorrizkoa entzun dugu lehenengo, Claude François-en ahotsean, 1967an hark Jacques Revauxekin batera idatzi zuena. Paul Ankak egin zuen ingelesezko moldaketa, jatorrizkoarekin zerikusirik ez duena eta ondoren hainbatek beren bertsioetan abestu dutena. Horietariko bat entzun dugu ondoren, Nina Simoneren bertsioa, eta ostean Elvis Presleyk egindakoa, Andres Calamarorena, Sid Viciousena eta, amaitzeko, kantua goieneraino eraman zuen Frank Sinatra handia.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=5AVOpNR2PIs