HIZPIDEA: Asteburuan Lekornen EHZ festibala

Asteburuan Lekornen ospatuko da EHZ festibalaren edizio berria. Bertatik jaialdiaren berri eman digu Ekhi Erremundigi kolaboratzaileak.  EHZ festibalaren 22. edizioa asteburu honetan izango da Lekonen . Betiko lez, estilo guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatu dira, eta oholtzatik hainbat talde pasatuko dira, horien artean, Gatibu, Zea Mays, PILT, Frikun, Huntza, Kuartz, Zezenaren taldean edo Zoo euskal taldeak. Baina EHZ festibala musika jaialdia baino askoz gehiago da, beste eredu baten alde egiten du lan eta gizartea eraldatzeko. Ez da ordea festibalaren momenturik hoberena, izan ere, 2014.urtean izandako enbatak eragindako zulo ekonomikoa ezin altxa dabiltza festibaleko kideak. Crowdfunding kanpainan 28.000 euro lortu zituzten arren, ez da nahikoa izan eta eredua bera eztabaidagai dago.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Bilboko alkatea Deustuan agintari Done Peri egunean

ol. Eka 30 , 2017
Hiribildu gisa jaio zenetik, Bilbok beretzat nahi izan zituen hiru albo-herriok: Begoña, Abando eta Deustua. Baina elizate gisa eratu zirenez, beste bide batetik jo zuen: Bilboko alkatea agintari agertzen hasi zen Abando eta Deustuko jai egun handienetan, bere jurisdikzioa baliatuz. Deustuan, Done Peri edo San Pedro egunean. Borroka luzea eragin […]

Honekin lotuak