HIZPIDEA: Hipotekaren eratze gastuak berreskura daitezke?

2015ko abuztuan Auzitegi Gorenak, BBVA eta Banco Popularren aurkako epaiketa batean, abusuzkotzat jo eta baliogabetu zituen hipoteken gastu guztiak bezeroei ordaintzea inposatzen dieten klausulak. Harrez geroztik, auzitegi batzuek, gero eta gehiago, epai berberak eman dituzte, epaitutako bankuak gastu horiek bezeroei itzultzera zigortuz. Zeintzuk dira gastu horiek? Hipotekatu guztiek ordaindu al dituzte? Zer egin dezakete eta nola dirua berreskuratzen saiatzeko? Hauxe gaurko gaia. Gaurkoa Jose Luis Segurak Euskal Herriko kontsumitzaile elkarteko kideak eman dizkigu azalpenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Alfredo Remirez otsailaren 27an epaituko dute sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita

az. Ots 8 , 2017
Alfredo Remirez amurrioarrarekin solastu gara bere epaiketaren aurretik. Remirez 2015ean atxilotu zuten, Armiarma hiru operazioan, sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Twitterreko @erreharria kontutik idatzitako txio batzuengatik da. Otsailaren 27an epaituko dute Espainiako Entzutegi Nazionalean. 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote. Hainbat elkartasun […]

Honekin lotuak