Egunero egiten dugun bezala, hainbat hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzeko unea heltzen zaigu, eta horixe egin dugu gaurkoan ere. Kattalin Minerrek asteburuan Bilboko Zorrotzan gertatutako bortxaketa saiakera izan du hizpide. Patxi Ruiz de Samaniegok, aldiz, larunbateko “Alternatiben herria” ekimena komentatu du.
Pasa den larunbatean Bilbon hainbat auzogune izan ziren “Alternatiben Herria” ekimenean, eta horietariko batean klima aldaketaz jardun zuten. Hortxe egon zen Josu Larrinaga. Honen ustez, gaia zentralitatea ari da irabazten, agendan sartzen, eta bazen garaia kontuan hartuta gaiaren garrantzia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151026solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen