D’Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatutako Habanako duoa da. Udan han eta hemen dabiltza kontzertuak emanez eta Uztailaren 24an Bilboko Kafe Antzokian egongo dira. Gaurkoan Danieurisekin berba egiteko aukera izan dugu. Musika eta poesia ardatz dute kantuak egiterako orduan, Kubako idazleak baita euskaldunak. Andrazkubak euskarazko kantu bilduma argitaratu zuten duela bi urte. Hiru emakumezko idazle euskaldunen letrak musikatu eta abestu dituzte, Leire Bilbao, Arrate Mardaras eta Miren Agur Meabe. Pianoak lagunduta, bi ahotsetan oinarritzen dituzte euren kontzertuak.
Deskargatu hemen.