Mikel Uraken folk musika berriz zipriztindu gaitu

Mikel Uraken Santutxuko musikaria izan da gurean. Folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da , aurretik, Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa, eta orain, bakarkako bidean bestelako erritmoak lantzen ditu. Duela bi urte plazaratu zuen  “Neguaren Ostean” izeneko binilo diskoa, euskara hutsean abesturiko lehen lan. Orain hurrengo laneko kantuak prestatzen dabil, izan ere Abenduan grabatuko du disko berria. Bilborock aretoan kontzertua izan du Aste Nagusian.  Gitarra lagun kantua eskaini digu zuzenean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eguzkizale konpartsa ekologia ardatz

az. Abu 23 , 2017
Eguzkizale konpartsa 1989an sortu zen, helburu argiarekin jaiak ikuspuntu ekologista batetik lantzeko. Urte guzti hauetan horretan saiatu dira eta aipatzekoa da txosna apaintzeko birziklatutako gauzekin egiten dute. Marta eguzkizale konpartsako laguna batu zaigu saiora. Gainera aurten Maritxu jaia antolatu dute. Canabisaren inguruko hausnarketa pizteko asmoz, azoka eta hitzaldi eta mahai […]

Honekin lotuak