Hogei urteko ibilbidea Aste Nagusian ospatzen

Zea Mays talde bilbotarreko Aiora Renteria izan dugu gurekin. Errekaldeko taldeak aurten 20 urte betetzen ditu musika mundua. Ospatzeko modurik onena kontzertuak ematea da. Uda honetan Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan eskaini dituzte kontzertuak Iruñean, Gasteizen eta, nola ez, gurean Bilboko Aste Nagusia. Txosnetan askotan kontzertuak eman badituzte ere oraingo zeharo ezberdina izan da, jaietako eszenatoki handian jo baitzuten, Abandoibarran hain zuzen ere, milaka zaletu aurrean zituztela. Hegoaldeari dagokionez irailean beteko dute hiri handietan jotzearen kontua Kutxa Kultur Festibalean izango baitira, aurten Lasarten. Aiorak kontatu bezala bi hamarkada hauetan egin, sortu eta lortutakoaz oso harro daude, horra froga azken diskoaren izena, “Harro”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Musika klasikoak ere badu Aste Nagusian txokoa, Enkarnazioa elizan izan da Alberto Urretxo

ol. Abu 25 , 2017
Alberto Urretxo Bergarar musikaria bisitan izan dugu. Aste Nagusia musika klasikoa ez da jendearen artean jarraitzaile gehien duena beharbada, baina izan badira zaleak. Ohikotasunaz ari garelarik, tronboia ere aipatzekoa da, instrumentu ez ohikoenetakoa lez. Horixe jo eta irakasten du Alberto Urretxok, tronboia. Duela urtebete eskas Soinuaren bidaia deitutako proiektua martxan […]

Honekin lotuak