Zaparrada haur konpartsan dabiltzan Robustiana eta Zeledonio izan ditugu, barka, Rita eta Koldo. Aurten prestatu dituzten ekimenez, konpartsa berezi honen helburuez eta giroaz jardun dute. Bigarren asteburuan, Aste Nagusiaren azken egunetan, familiak desagertzen omen dira Bilbotik, horregatik aurreko egunetara mugatu dute euren aurtengo egitaraua.
Federico García Lorcaren obrarik ospetsuenetakoa da “La Casa de Bernarda alba”. Garai bateko Andaluziaren erretratua, emakumeek sufritzen zuten errepresioaren, ezberdintasunaren era haien kontrako bortizkeriaren irudi tragikoa. Deustuko 6. Pabilioian emakume talde batek antzezlana martxan jartzea pentsatu zuten. Orain, Aste Nagusian, Lorcaren maisulana bigarren denboraldiz eskaintzen ari dira. Bilbo Hiria Irratian […]