Luberrik Bilboko Konpartsetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu du

Luberri konpartsak Bilboko Konpartsetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatu du, eta horretarako hainbat ekimen aurkeztu ditu. Konpartsak adierazi duenez, gero eta babes handiagoa jasotzen ari da bere eskaerak aurrera egin dezan.Aste Nagusia hasteko gutxi falta dela, Luberriko kideak elkartu egin dira aurten ere normaltasunez parte hartu ezin izango dutela salatzeko eta prestatu duten egitaraua aurkezteko. Konpartsaren arabera, aurten inoiz baino ahots gehiagok eskatu dute egoera honi behingoz konponbidea ematea.Ekainaren hasieran, 450 lagunek baino gehiagok manifestu bat sinatu zuten Luberriri Bilboko Konpartsetan parte hartzeko aukera ematea eskatzeko.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzearen aurka mobilizatu dira Euskotreneko langileak

az. Abu 19 , 2026
Euskotreneko langileek mobilizazioa egin dute Arriaga plazan, Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea jarri izana salatzeko.Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena azaldu du, aurten ere tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea jarri delako. Batzordeak gogorarazi duenez, zuzendaritzari aurretik ere adierazi dio ez duela publizitate mota hori egokitzat […]

Honekin lotuak