Federico García Lorcaren obrarik ospetsuenetakoa da “La Casa de Bernarda alba”. Garai bateko Andaluziaren erretratua, emakumeek sufritzen zuten errepresioaren, ezberdintasunaren era haien kontrako bortizkeriaren irudi tragikoa. Deustuko 6. Pabilioian emakume talde batek antzezlana martxan jartzea pentsatu zuten. Orain, Aste Nagusian, Lorcaren maisulana bigarren denboraldiz eskaintzen ari dira. Bilbo Hiria Irratian aktore taldeko partaide bi izan ditugu: Aiora Sedano eta Leire Orbe. Duela lau belaunalditako emakumeen antzerki erretratu honetaz aritu zaizkigu, forma klasikoan Itziar Lazkanoren zuzendaritzapean taularatu zena. Antzerki munduan bere lekua hartzen ari da urtetik urtera Deustuko Erriberan dagoen 6. Pabilioia. Antzerki erakustoki izateaz gain, laborategia ere bada. Bertan antzerkiarekin jolastu egiten da. Antzerki jolas batzuk ikuskizun bihurtu daitezke, eta horixe da “Improtxou” deitutakoaren adibide argia. Egunero bost aktore (Iñaki Maruri, Soledad Carril, Alfonso Díez, Mitxel Santamaría, Leire Orbe eta Diego Pérez) edozer egiteko prest agertu dira. Inprobisatzea nagusi delarik ikusleek erabakitzen dute ikuskizunak berak nondik joan behar duen.
Deskargatu hemen.