Txori Barrote, elkartasuna egunez zein gauez

Ibai eta Asier hurbildu zaizkigu Txori Barrote konpartsatik, aurtengo programazioaz mintzatu dira. Esan digutenez, irizpideen artean emakumeak agertokian egotea eta euskara ahal beste present egon dadin programazioan. Ahalegina egin dute egunez programazioa bultzatzeko, baina, diotenez, ez da joera berria, duela urte batzuk konpartsa askotan hasitako joera baino. Sukaldaritza talde serioa dute, adibidez, urtero Aste Nagusiko ostiralean presoen aldeko herri bazkari erraldoia antolatzen duena, baina gastronomikoan esku hartzen duen talde indartsua ere badago.

Duela urte batzuk, zigorrak zirela medio, makalduta egon zen konpartsa, baina jende berria sartu da azken urteotan eta konpartsa indartuta dagoela uste dute. Aldarrikapena presente dagoen konpartsa da Txori Barrote, presoen eta euren senideen egoeraz ohartarazi eta gogorarazteko helburua baitute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aneguria, Japoniatik Aste Nagusira

ol. Abu 25 , 2017
Japoniatik iritsi berri da Aneguria kantari eta disko jartzaile bilbotarra, oraindik jet lag-a kendu gabe bildu da Aste Nagusian jai lag-a duten bilbotar askorekin. Bertan ibilitakoak kontatu dizkigu eta berak lantzen dituen musika estiloen inguruan jardun du, baita La Basurekin sortutako Eskina femenina ekimenaz,  rap-aren eta bertsolaritzaren arteko uztarketaz ere. […]

Honekin lotuak