Bilboaldeko Priscilla Band musika taldeak funk eta deep funk soinuz beteko dute Algara

Bilboaldeko Priscilla Band izan dugu gure artean. Gaur Algara konpartsan kontzertua dute. Joseba Negro musikaria batu zaigu saiora. 2005ean sortutako taldean gitarra, baxu eta bateriaz gain, hammond, perkusio, saxo, tronpeta eta hainbat abeslari daude. Priscilla Band-ek batez ere zuzeneko emanaldietan garatu eta zehaztu ditu bere soinua eta estiloa. Priscilla Band zuzenean sentitzen da gustuenen; horren erakusgarri ditugu bandak dagoeneko eskaini duen kontzertu kopurua: 200 baino gehiago.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kukai dantza taldeak Topa ikuskizuna eskaini du Aste Nagusian

ol. Abu 25 , 2017
Arriaga plazan Kukai dantza taldeak “Topa “ ikuskizun berria aurkeztu du. Aste Nagusiko saio berezira batu zaigu Jon Maia dantzari eta koreografoa. Urte garrantzitsua izan da Kukai dantza taldearentzat, max sariak etxera ekarrita ikuslegoaren berotasuna sentitu dute. Udan egun batzuk atseden hartu ostean egun Topa kale ikuskizuna eskaintzen dabiltza. Kataluniako […]

Honekin lotuak