Harrapazank gazteentzako programaren hamabigarren edizioa aurkeztu berri dute. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dute gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko helburuarekin. Itsaso Paia koordinatzaileak aurtengo xehetasunak ekarri dizkigu. Batetik Izarren hautsa, talentu eskolan izena emateko epea zabalik dago.Gaztetxoak musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak hobetu nahi dituzten 9 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzako eskola da.60 pertsonentzako lekua dago eta horretarako, irailean eman behar da izena www.harrapazank.eus orrialdean. Programaren helburua gazte horien talentua hobetzea eta sormena garatzea da. Urriko eta azaroko zapatu goizetan egingo da Begoñako, San Ignazioko eta Deustuko udaltegietan. 3 artista ezagun izango dituzte irakasle: Garazi Egiguren, María Rivero eta Itziar Ituño. Klikazank online lehiaketaren xehetasunak eman dizkigu eta Selfie Lehiaketa.
Deskargatu hemen.