Beste urte betez gazteentzako Harrapazank programa martxan da. Ekimen hau 10 eta 18 urte bitarteko adingabeentzat da, eta hiriko  barrutietan gauzatzen da, euskararen erabilera sustatzearren gazteenen aisialdiko lekuetan eta tarteetan.  Aurrez aurreko jardueretan eta tailerretan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea  www.harrapazank.eus webgunean, gaur hasi eta otsailaren 28ra […]

Bilboko Udalak abian jarri du Harrapazank-en hamaseigarren edizioa, gazteentzako euskarazko aisialdi-programarena. Ekimen honetan badira jarduerak 10 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera izan dezaten beren sormena eta talentua erakusteko eta garatzeko. Euskaltzaleen Topaguneak kudeatua, elkarlanean garatzen da, eta xedea du euskara sustatzea Bilboko gazteen artean, aisialdirako aukerak eskainiz, bestelakoak, erakargarriak […]

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak hiriko gazteen artean euskara sustatzeko antolatzen duten Harrapazank kultur programak sareko eskaintza eraberritua egingo du, ‘Harrapazank isindahouse’ izenburupean. Itsaso paiak ekarri dizkigo ekimenaren xehetasun guztiak. “Harrapazank isindahouse” ekimenak etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: “Klikazank” sareko proben lehiaketa, “Harrapazank eszena” talentu lehiaketaren sareko bertsioa, “Arratsaldeak” […]

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, Harrapazank gazte programaren 15. edizioa ospatuko dute martxoaren 20an, Bilborock aretoan. Gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da ekitaldiaren helburu nagusia. Programa 10 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200206_Harrapazank.mp3 Deskargatu hemen.

Ostegunean Campos Antzokian “Barrutik kanpora” harrapazank ekimenaren ikuskizuna estreinatuko da Bilboko gazteek sortuta. Ekitaldian, Harrapazank 2019ko talde irabazleek  eta Harrapazankeko parte hartzaile parte hartuko dute.Horrela, guztira, Bilboko 43 artista gaztek parte hartuko dute, zeinak musikariak, magoak eta dantzariak baitira, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari lanean Ugaitz Alegria aktoreak dihardu, musika eta […]

Bilboko udalak eta euskaltzaleen topaguneak batera antolatzen duten aisialdi programa da Harrapazank. Otsailean hasi eta Maiatzera arte iraungo duen programa hainbat ataletan egongo da banatua : Distirazank, gazteen talentua sustatzea helburu duen programa, Sortuzank  gazteen zaletasunetan eta sormenean sakontzeko aukera ematen dien  tailerra eta Bilrobot robotikari buruzko tailerra. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180124_harrapazank_ainhoa.mp3 Deskargatu  […]

Harrapazank gazteentzako programaren hamabigarren edizioa aurkeztu berri dute. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dute gazteen artean euskara modu erakargarrian eta berritzailean bultzatzeko helburuarekin. Itsaso Paia koordinatzaileak aurtengo xehetasunak ekarri dizkigu. Batetik Izarren hautsa, talentu eskolan izena emateko epea zabalik dago.Gaztetxoak  musika, dantza edo antzerkiko trebetasunak […]

…badator Korrika”, eta horretan egongo gara Iosu, Agur, Agus eta Apolo; beraz, hauxe gure astebururako gomendio berezia. Baina baduzue, jakina, beste zenbait proposamen: Trebiñoko mugetan Ayuda errekaren bazterretan gozatu, arrain- zopa nola egin ikasi, “Harrapazank” ekimenaz jabetu… eta nola ez, Mieltxoren agenda zabaletik gustokoen dituzuenak aukeratu. Biba asteburua! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasfakunaznares.mp3  Deskargatu […]

Bilboko Harrapazank aisialdi zirkuituaren 10. edizioa bukatzear dago baina oraindik ekitaldi batzuk geratzen dira. Topaguneko Itxaso Paia antolatzaileak eman dizkigu honen inguruko xehetasunak. Harrapazank eszena lehiaketaren finalak asteburu honetan, martxoaren 28an eta 29an izango dira, hurrenez hurren, junior eta senior mailen irabazleak aukeratzeko galak hain zuzen ere.  Horrez gain, aurten […]