Gazteentzako Bizilabe tailerrak zientzia eta ikerketa Bilbon, urriaren 18tik aurrera

Elhuyaek  eta Bilboko Udalak programa esperimental bat jarriko dute martxan, 12 urtetik 17ra bitarteko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, ikasle gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzeko; programa horretan, aisia erabiliko da gazteak erakartzeko foku nagusitzat. Urria eta azaroan lau tailer antolatu dituzte. Abenturen eta zientzia-esperimentuen bidez ikerketara hurbiltzeko balioko dutenak. Ikertzaileek eta aitorpen handia duten profesionalek gidatuko dituzte tailer horiek, eta haien bidez lortu nahi da hirian etorkizun handikotzat jotzen diren sektoreetarako interesa piztea gazteen artean. Izen ematea martxan dago bizilabe.elhuyar.eus webgunean. Plan pilotu horren atzean, Bilbon Euskadiko lehenengo gazteen ikerketa-zentroa sortzea da lehentasunezko helburua; bertan, jolas eta ikerketa jarduerak egingo dituzte adin horretako gazteek. Bidarte eraikinean kokatutako Deustuko Barrutiko Udaltegia aukeratu da BIZILABE zentro aitzindaria kokatzeko; zentro hori, fase esperimental honen ondoren, 2018ko urtarriletik aurrera hasiko da errendimendu osoz funtzionatzen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iban Urizar "Amorante" musikariarekin solasean

ol. Urr 6 , 2017
Badira urte batzuk Iban Urizar musikariak bakarkako ibilbideari ekin ziola, Amorante izenpean, besteak beste, Cafe teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu ostean. Izar & Star zikloan, musikari batek beste baten lana hartzen du oinarri, haren kantuen bertsioak egiteko. Atzo Amorantek Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteren doinuak ekarri zizkigun. Kontzertu aurretik […]

Honekin lotuak