Lehen urtez, Bizilabe jarduerak eskainiko dira Otxarkoagako udalekuetan.  9-12 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute, alor horietako profesionalen eskutik. Honako jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste:  ingeniaritza-erronkak, abentura zientifikoak, jostailuen diseinu-tailerrak, esperimentuak, etab. Edukiak, betiere,  era ludiko eta dibertigarrian landuko dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_bizilabe.mp3 Deskargatu hemen.

Apirileko #NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren arrakastaren ostean, Elhuyarrek maiatzerako egutegia prestatu du eta lau astetako zientzia eta teknologia erronkak proposatuko ditu. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek. Leire Ferrok ekarri dizkigu maiatzeko erronken argibideak. Gainera zientzalari gazteekin solasaldiak egingo dituzte. Maiatzeko egutegian, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren […]

Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat ekintza prestatu ditu Elhuyarrek neska gazteek zientziarekiko hurbiltasuna senti dezaten. Batetik, kaleko ekintzak egongo dira Ermuan, otsailaren 11n, eta Basaurin, hilaren 15ean. Bestetik, zenbait dendatako erakusleihoak atondu dituzte emakume zientzialarien datu eta informazioetan oinarrituta Bilbon, Ermuan, Soraluzen […]

Irailaren 22tik aurrera ateak zabalduko ditu Rescue Bizilabe ihes-gelak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenenarekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko materialak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da. Aitziber Lasak Bizilabek ikasturte […]

Aurreikusita zegoen moduan, eguerdian eman zitzaion hasiera Elhuyar Zientzia Azoka 2108ri, irekiera ofizialarekin. Ehuka gazte zenbiltza Plaza Berriko arkupeetan euren proiektuen mahaietan. Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar […]

Elhuyaek  eta Bilboko Udalak programa esperimental bat jarriko dute martxan, 12 urtetik 17ra bitarteko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, ikasle gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzeko; programa horretan, aisia erabiliko da gazteak erakartzeko foku nagusitzat. Urria eta azaroan lau tailer antolatu dituzte. Abenturen eta zientzia-esperimentuen bidez ikerketara hurbiltzeko balioko dutenak. Ikertzaileek […]