AUZOZ AUZO: Deustutik eginiko zuzeneko saio berezia entzungai

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Deustutik , 12:00etatik 14:00etara. Saioaren hasiera Hektor Ortega historialaria izan  dugu bide lagun. Deustuko historia eta herria nolakoa zen kontatu digu. Nahiz eta gaur egun  Bizkaiko hiriburuaren auzoa izan,1925 arte Deustu elizate independentea zen. Udaletxea, San Pedro elizaren ondoan zegoen, eta frontoia gaur egun Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala dagoen tokian. Gaur egun ere oraindik Deustuk herri izaera mantentzen duela nabarmendu digu.

Martxoan San Jose bueltan ospatzen dira Deustuko jaiak, bi asteburuz hainbat ekitaldi antolatzen ditu Jai Batzordea. Jaietan murgilduta Nerea jai batzordeko kidearekin izan gara. Deustuko jaiak euritsu bezain indartsu izan dira. Eguraldi txarrak egitarauan hainbat aldaketa eragin arren, ez ditu Deustuarren elkartzeko eta ondo pasatzeko jarduerak eten.

Deustuko elorri bertso eskolako Markel batu zaigu saiora. Eskolaren sorrera Deustuko ikastolan kokatzen da baina gaur egun Berbaizu euskara elkartearen magalean dagoela kontatu digu Markelek. Deustun martxan jarritako aferak ekimenak izandako arrera onaz mintzatu zaigu eta eskolaren nondik noalakoak.

Pare Gazte talde feministak 10 urte bete ditu aurten. Taldearen sorrera gazte termometroaren ostean etorri zen, hutsune bat zegoela eta horrela abiatu zen taldea. Hamar urtetan kalean ikusi ditugu, eraso sexista bat izan den bakoitzean edo egun berezietan Azaroak 25ean esaterako, baina ez dute soilik gertaeren salaketan geratu nahi,  eta hainbat lan egiten dituzte, Ikasturte honetan eraso sexisten aurrean jarraituko duten protokoloa adostu dute.Bestet5ik Deustuko jai batzordearekin ere jaietan erasoen sexisten aurrean jarraitu beharreko protokoloa adostu dute.

Bihotz Alai folklore eta Dantza taldean 60 urte bete ditu aurten. Jaietako pregoilariak izatea egokitu zaie, Libe eta Ane gazte dantzariak batu zaizkigu. Talderen gaur egun egiten dituztenak kontatzeaz gain Adrazkoen aurreskuaren berreskurapenaz ere mintzatu zaizkigu. Iñaki Irigoienek bildu zuen Andreen Aurreskuko erreferentzia, eta bertatik Deustuko herriak berreskuratu du bere izatearen beste erreferentzi bat. XIX. mendearen erdialdean udalerri independente zen Deustu, baina, arrazoiren batengatik jaietako egun nagusian, San Pedrokoan zehatzagoak izateko, Bilboko alkatea joaten zitzaien agintari nagusiaren plantak egitera. Ez zuten hori gustuko Deustuarrek, eta egun hartan ospatzeko askorik ez zegoela erabakita, San Pedro osteko lehen domekara eroan zuten euren jai nagusia. Eguerdiko ekitaldi garrantzitsua zortzikoa zen, baina ezohikoa, emakumeek dantzatzen zuten eta. Aurreskua, hau da, lehen tokia, herriko emakumezko dantzari onenarentzat zen. 1999an berreskuratu zen andrazko aurreskua, ordutik urtero dantzatzen dute jaietan.

Berbaizu euskara elkartea 26 urte daramatza euskara sustatzen Deustun. Elkarteak martxan jarritako proiektuez mintzatu zaigu Bego, Txantxiko aisialdi taldea, elorri bertso eskola, Ozen gazte taldea, Prest herri aldizkaria, uriola agerkari digitala eta nola ez 11 egun euskaraz ekimena.

Deustuko Gazte lokala Luzarra kalean kokatuta dago, San Pedro eliza aurrean, duela 26 urte okupatu zuten orduko gazte asanbladak, 26 urte merkatu zaharra zenari bizitza emanez ibili ostean gaur egun arriskuan dago gazte lokala. Amaia Mintegi Gazte asanbladako kideak eman digu guzti honen berri. Eraikin zaharra eraitsi eta bere lekuan, eraikin berri batean, alokairuan eskainiko diren ofizialeko etxebizitzak egin nahi ditu Bilboko Udalak.

Saioa osoa entzungai hemen.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Desira erotikoaren orientazioa eta jokabidea aztertuz

al. Mar 26 , 2018
Gaurkoan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bide lagun. Gaurkoan orientazio sexualaz, jokabideez jardun dugu.  Desira erotikoaren sexu orientazioaz,  pertsona batek bere sexu berdineko, beste sexuko edo bietako pertsonekiko sentitzen duen desira eta erakarpenari erreferentzia egiten dio. Baina bestetik jokabidea dago nola bideratzen da orientazioa hori. Guk jokabideak aukeratzen ditugu, Mikel […]

Honekin lotuak