Depresioa gaixotasun psikiatrikoa dugu, ezaugarri nagusitzat tristezia, adoregabezia edo erorialdi-egoera sakon iraunkorra duena. Pertsona batzuk bat-batean beren baitara biltzen dira eta ziplo mozten dituzte kanpoarekiko harremanak. Edozer dela-eta negar egiteko joera etengabea agertzen dute, eta bai etorkizuna modu pesimistan ikusteko eta beren burua gutxiestekoa ere. Adituek diotenaren arabera, depresioa urte gutxi barru ezgaitasunaren kausa nagusia izango da munduan. Zer daki, baina, zientziak depresioaz? Eta arego dena: nola egiten dio aurre? Honetaz gehiago jakin nahian, gaur Koldo Callado zientzialariarekin mintzatuko gara. (Irudia: Nils Werner).
Deskargatu hemen.