Bakearen eta bizikidetzaren aldeko foro eratu du Bilboko udalak

Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topagunea eratu da Bilboko Udalaren ekimenez. 20 pertsonako lantaldeak etorkizunean Bilbo hirian bizikidetza lortzeko xedea duten udal-programak eta jarduketak proposatuko ditu, besteak beste. 20 pertsonak osatzen dute topagunea, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Alkatetzako ordezkari Gotzone Sagarduik eta Aitor Bilbaok, eta Bilboko Udalbatzan ordezkaritza duten talde politikoen beste 6 ordezkarik. Udal ordezkariekin batera biktimak eta lau aditu egongo dira taldean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Tom Petty, Zazkel, Steve Winwood, Allison Kraus

ar. Urr 17 , 2017
Iragan astean zendu zen Tom Petty handia, The Heartbreakersekin edo talderik gabe, baina beti Mike Campbell eta Benmont Tenchekin 40 urtez dozenaka kantu maisu egin ditu, errazak eta sakonak beti ere. Pettiren rock’n’rolla ezinhobea pop musikaren gailurra izan da. Gaurko urrezko kantu moduan Wild Flowers aukeratu dugu. Beste batzuk ere […]

Honekin lotuak