Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topagunea eratu da Bilboko Udalaren ekimenez. 20 pertsonako lantaldeak etorkizunean Bilbo hirian bizikidetza lortzeko xedea duten udal-programak eta jarduketak proposatuko ditu, besteak beste. 20 pertsonak osatzen dute topagunea, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Alkatetzako ordezkari Gotzone Sagarduik eta Aitor Bilbaok, eta Bilboko Udalbatzan ordezkaritza duten talde politikoen […]

1937ko apirilaren 26an Francoren aliatuek Gernika bonbardatu zuten, merkatu eguna zela. Sarraskia ez ahazteko, aste honetan Gernika Gogoratuz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Igandean, udalaz gain beste antolatzaile batzuk direla, lau minutuko isilaldia gordeko dute 1937ko biktimei lore-eskaintza egin baino lehen, Gernika Gogoratuzeko Alex Carrascosak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150424solasalexcarrascosa.mp3 Deskargatu hemen