Behotsik Orkestrak “Behotsik Symphonic Reggaeton 2024” ikuskizuna estreinatuko du larunbatean Deustuko unibertsitatean. Unai Ibañez eta Ioritz Madariaga etorri zaizkigu gurera biraren berri ematera. Kontatu digute orkestratatik bertatik etorritako ideia izan zela reggaeton musika estiloko kantuekin kontzertu biratxo bat egitea. Don Omar, Daddy Yankee, Luis Fonsi edo Gente de Zona bezalako artisten kantuak ez direla faltako ere azaldu dute. Ekainaren 29 eta 30ean, MusikAuzo programaren baitan Errekaldeko plazan eta Bilboko Areatzako kioskoan, hurrenez hurren, emango dute kontzertua.
Deskargatu hemen.