Garilak 26 taldeak kontzertu berezia eskainiko du ostegunean Kafe Antzokia

Garilak 26 erromeria taldea bere zortzigarren bira abiatuko du ostegunean . Kontzertu berezia egingo dute ostegunean Bilboko Kafe Antzokian gaueko 10etan. Taldearekin batera, hainbat euskal taldeko musikariak eta Go!azen telesaileko abeslariak igoko dira oholtzara. Taldeko kitar jolea den Iker Alvarezekin jarri gara kontaktuan. Gonbidatuen artean, Esne Beltzako Xabi Solano, Revolta Permanenteko Iker Villa eta Iker Aginaga, Iñigito Txapelpunk eta Gatibu taldeko Haimar Arejita eta Gaizka Salazar igoko dira oholtza gainera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Bulego musika taldearekin solasean

az. Ots 19 , 2020
Gaurkoan BULEGO Azkoitiako musika talde berria gonbidatu dugu, argitaratu berri dute Hegan kantua. Tomas batu zaigu irratira. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Itzi Beitia (teklatua) eta Xabier Arrieta (bateria). Talde berria sortu dute musikariek, eta pop doinuetara jo dute, esaterako, Hegan abestian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200218_piper_bulego.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak