XV. mendeko “Bereterretxeren Kanthoria” baladan oinarritutako liburu grafikoa

Erdi Aroko banderizoen arteko borrokei buruzko “Bereterretxeren Noblezia” irudidun liburuaren argitalpena egin nahi du Bego Alabazan eta horretarako crowfoundig kanpaina jarri du martxan. Lehenengo ahozko ikuskizuna sortu zuen, baladan oinarritutakoa eta orain paperera eraman nahi du egindako ikerketa lan guztia. Urtetan ipuinak han-hemen kontatzen ibili eta gero, sentitu du  Zuberoatik heltzen zaigun “Bereterretxeren kanthoria” baladak kontatzen digun historia zabaltzeko gogoa eta, honela, 2008an estreinatu zuen BilboRock-en izenburu bereko helduentzako aho-narrazio saioa… Balada honek XV. Mendeko Zuberoa aldeko lurraldeetara eramaten gaitu eta bere bertsoak mendetan ahoz aho transmititu izan dira, herriaren bidez. Orain paperera salto egin nahi du.

Informazioa guztia: https://www.verkami.com/locale/eu/projects/21978-xv-mendeko-bereterretxeren-kanthoria-baladan-oinarritutako-irudidun-liburua

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaraldia, ahalduntzekoa egunak, Argia astekarian

og. Aza 15 , 2018
Aste honetako Argiaren  astekariak dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Euskaraldiaren inguruan egindakoa erreportajea komentatu digu, aurrekariak, elkarrizketa eta euskaraldiaren inguruko analisia landu dute. CDRetako kide Tamara Carrascori egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide, eta Tarnac herri txikian, Akitanian ,m gertatutakoa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181115_Argia.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak