Erdi Aroaren azken mende biak gatazkatsuak izan ziren gurean. Bandokideen arteko gerlak nonahi nagusitu ziren. Nobleziak arpilatzeari ekin zion eta ez zen ezer libratu, ezta elizak ere. Gomutan ekarri nahi dugu Deustuko Done Peri elizarekin gertatu zena.
Finalaurrekoen atarian, Bertsolari Txapelketa nagusiak atseden hartu du eta POTTO irratsaioan bertsoa eta prosa uztartzeko aukerari heldu diogu. Final laurdenetan bertsolariek plazaratutako bertso-doinu berriak ekarri ditugu eta Leitzako saioan entzundako ariketa bi. Prosarako tartea be izan dugu: Sustrai Colinarekin berba batzuk trukatu ditugu eta ROCKA PUNTUA liburua idatzi duen Alberto […]