Gaztezulo aldizkariak 17 urte bete dituen honetan, aste honetan “Beitu” deituriko aplikazio, edo komunikazio tresna berria aurkeztu du. 14-18 urte arteko gaztetxoengan pentsatuta dago. Zuriñe Maguregi Gaztezuloko zuzendariak eman dizkigu tesna berriaren xehetasunak. Ez da aplikazio bat. Teknologia berrietara egokitzen den plataforma digitala da; hilero, izena eman duten gazteek WhatsApp bidez beren mugikorrean jasoko dituzte beraiek kontsumitzen dituzten aisialdi gaiekin lotutako edukiak, hala nola, elkarrizketa labur eta dibertigarriak, bideoak, umorea, sexu eta drogen inguruko kontsultak…
Deskargatu hemen.