Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu gurekin, eta oraingoan Whatsappen doakotasuna jarri digu mahai gainean. Dakigunez, Facebookek duela bi urte erosi zuen Whatsapp, inoiz izan den sareko enpresa baten erosketa operaziorik erraldoienean. Horrek ekarri du ordainduzkoa zen berehalako mezularitza APP ezagun hori aurrerantzean doan eskaintzea. Publizitaterik ere ez ei du izango aplikazioak, baina segurtasun zuloak konpondu beharko dituela esan digu Jabik. Bestalde, Facebooken egunero 100 milioi ordu bideo ikusten direla aipatu digu, datu ikaragarria, sare sozial horren etengabeko hazkundearen testuinguruan. Amaitzeko, IloveIMG eta IlovePDF web zerbitzu erabilgarriak aipatu dizkigu Asurmendik, hurrenez hurren, irudiak eta PDF artxiboak online eta doan editatzeko aukera ematen dutenak.
Deskargatu hemen.