PIPERPOLIS: Sharon Stoner, Paddy Rekalde eta Hortzmuga.

Paddy– Sharon Stoner taldea. Oñatiko taldea duela bost urte sortu zen, hasieran beste taldeen bertsioak egiten zituzten, baina apurka-apurka euren kantuak sortzen joan dira. 2005en Danbaka debagoieneko musika lehiaketa irabazi zuten eta udara honetan beraien disko luzea argitaratu dute 3000 bira.
– Paddy Rekalde (argazkian) idazlearekin bere azken nobela izango dugu mintzagai “Ragga ragga dator gaua”.
– Hortzmuga antzerki taldeak estreinatu berri du “Eva vrs Eva” antzezlana. Eva Goñik, Eva Goitik eta Eva Goirik aireportuan ezagutuko dute elkar. Izenak batzen ditu baina abizenak bereizten ditu. Parisera hegazkina hartzeko asmoz iritsi dira aireportura, baina akats informatiko baten ondorioz, txartel bakarra dago hirurentzat. Hortzmuga taldeko hiru aktore taula gainean eta gurean Izpiñe Soto eta Argia Gardeazabal izango dira.
eta gomendioak, proposamenak …John Trolloperen atal berria. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: energia nuklearra aztergai

ar. Aza 14 , 2006
     Gaurko Solasaldian Josu Larrinagak duela gutxi Nazioarteko Energia Agentziak argitaratutako txostena izan du aztergai. Agentzia horren ustez, datozen urteetan beharrezkoa izango da energia nuklearra, besteak beste berotegi eragina murrizteko. Josu Larrianagak, bestalde, energia nuklearra batzuek esaten duten bezain garbia eta segurua ez dela esan digu. Solasaldi hau deskargatzeko, […]

Honekin lotuak