POEMA BAT KANTATU DIZUT: Bidean (Jose Angel Irigaray – Txuma Murugarren)

Jose Angel Irigarayren poemak gure izatearen oroititzak dira, bai, baina etorkizunari buruz egiten du poetak hasperen. Bere obran nostalgiak ez du gibelera jotzen. Jose Anjel Irigaray (Iruñea, 1942) tradizio euskaltzale handiko familian sortua da, eta medikuntza eduki du lanbide egun euskalgintzari osoro emana dagoen arren. Ez dok amairu mugimendu eta sentikariaren sortzaileetarikoa izan zen. Saiakera ere landu du (Euskara eta Nafarroa). Gauak, neskak eta maletak diskoak 2003an ikusi zuen argia Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: Riders on the Storm (The Doors)

al. Urt 29 , 2018
The Doors taldearen kantu entzutetsuenetakoa dugu Riders on the Storm, Ray Manzarek teklatu joleak sortutako baxu lerroaren gainean, basamortuan euripean gidatzen ari den kotxea irudikatzen duen kantu iradokitzailea dugu. Jim Morrisonen letrak, autostop-a egiten duen hiltzaile baten kasua du inspirazio iturri. 1971an argitaratu zen single hau, Morrisonen heriotza baino egun […]

Honekin lotuak