POEMA BAT KANTATU DIZUT: Kodea (Miren Agur Meabe / D’Capricho)

Egunero menosten diguten kulturak bere proposamenen berri zabaltzeko dituen ezintasunen lagina da Andrazkubak diskoa. Euskalduntze bidean ahalegin eskergan ari diren Danieuris Moya Avila eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrek, zer eta hamar kantako disko oso bat argitaratu zuten hiru euskal emakume sortzaileren poemak musikatuta. Oker egongo gara, ohitura dugunez, eta esango dugu gure kulturaren eta hizkuntzaren historian lehendabiziko aldiz gertatu dela. Lehen aldia izateak ez dio kalitatea bermatzen, noski, baina bide bat zabal dezakeelakoan gagoz, gure kulturaren enbaxadore miopeek aintzat hartzeko modukoa.

Miren Agur Meabe. Azalaren kodea. Susa, 2000 / D’Capricho. Andrazkubak. Erroa 2015

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA 28: Txilly, Igor Arzuaga, Anita Parker, Scott Matthew, Rodrigo Leao

al. Urt 22 , 2018
Saio honi hasiera emateko guztiz sugerentea iruditzen zaigun egile bat ekarri dugu, Txilly ezizenez ezagutzen dugun oiartzungo egile honek disko biribila eskaini zigun pasa den 2017 urteko hondarretan. Zinez interesgarria eta delikatua, letra biribilak eta soinu iradokitzaileak. Txapo! Hala ere ez da bakarra, Igor Arzuagak erakusten duen sentsibilitatea ere gurean […]

Honekin lotuak