POEMA BAT KANTATU DIZUT: Ilun-ikarak (Mikel Arregi eta Imanol-Karlos Gimenez)

Mikel Arregik (Areso, 1948) Gabriel Aresti hil zeneko urtean, 1975ean publikatu zuen oraingoz bakarra duen poesia-liburua, Hego haizearen konpasean. Samur, ezti, baina ez inola ere malenkonia artifizialetan egina, Arregiren poesiak beste sentsibilitate bat zekarren, Urretabizkaiarenarekin bat egiten duena zenbait alderditan: nerabe-gaztaroko ametsak eta irrikak, hauek maiz ekarri ohi dituzten frustrazioekin batera. Karlos Gimenezen izenean dator kantaren ahairea eta Imanolegaz batera, Paco Ibañezek abestu zituen Mikel Arregiren berbak. Oso gutxi ziren 80ko hamarkada hartan poesia, herri-kanta eta jazz uztartzen ausartzen ziren kantariak. Imanol izan genuen horietako nabarmenena. Imanol: Mea Kulparik ez. Elkar, 1986

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Zer da sexu terapia? Indibiduala edo bikote terapia

al. Ots 5 , 2018
Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo  euskal herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe dira gure bide lagun. Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologia izan da gurean.  Sexualitatea norberaren bizitzako dimentsio garrantzitsuenetako bat da, eguneroko bizitzaren gorabeherek errazen kaltetu dezaketenetakoa. Erraza da edozeinentzat (indibidualki edo bikote-harremanean), bizitzan zehar sexuaren […]

Honekin lotuak