XX. mendean, bere hizkuntza eta kultura galazoten zizkion diktadurapean biziraun zuen herri txiki batean, izugarria izan zen poesiaren eta kantuaren elkar eragina, idazlearena eta musikagilearena, literaturarena eta musikarena. XXI. mendean, Euskal Herria erabat aldatu delarik, harremana ez da eten. Zergatik igurtzi eta urratzen dute elkar horrenbeste? Poeta ote da musikariaren ahotsa? Horixe da Gotzon Barandiaran Arteaga lagun dugula, “Poema bat kantatu dizut” atalean hausnartuko duguna. Astelehenero 13:00etan bilbohiria.eus webgunean aurkituko duzue saio berri bat.