Aste honetan, azkenetik igandera, 52. Durangoko Azokan izango da Bilbo Hiria irratia. Aurten, gainera, bi eratara izango gara Durangon: alde batetik, azken urteotan egin dugun bezala, egunero elkarrizketa eta erreportajeak egiten izango gara, bertan aurkeztuko diren disko, liburu, film eta bestelakoen artean interesgarriena bilatu eta gure webguneko atal berezi honetan jarriko ditugu. Bestetik, gure 20. urteurrenaren karietara argitaratu dugun 20 urtez euskal taupada diskoa salgai izango da Zenbat Gara elkartearen eta Erroa argitaletxearen saltokian (Artekale 15). Azokan 10 euroan izango da salgai, dendetan 14 €, beraz, azkar ibili!
Durangoko Azokan izango gara, disko eta guzti

