The Bon Scott Band, Bilbo Hiriaren eskutik

1

1997an sortu zen The Bon Scott Band, AC/DC talde australiarraren zale amorratu batzuk bildu eta jam session arrakastatsuak egin ostean. Hor hasi zen egun talde mitikoak munduan duen tribute band fidelenaren ibilbidea. Fidelak dira halaber, TBSB taldeak dituen jarraitzaileak, Angus Young eta lagunen riff-ekin burua astintzea maite dutenak. Aurrekoan izandako arrakastaren haritik datozkigu rock’n’roll gau gozagarria eskaintzeko asmoz.

Bilbo Hiria irratiak berak lagundutako kontzertua denez, 5 sarrera banatuko ditugu galdera erraz bat erantzuten duten lehenengoen artean.Lehiaketan esku hartzeko hasierako orrialde honetako eskumaldean dagoen inkesta erantzun dezakegu (ez da ezinbestekoa) eta, ondoren, Bidali iruzkina dioen lekuan edo hemen klik eginez, lehiaketako galdera erantzun.

Eguneraketa: Irabazleak Estibaliz Antxia, Iñigo Azkona, Aritz Diez, Ander Itza eta Arrate Saez de Zaitegi izan dira.

One thought on “The Bon Scott Band, Bilbo Hiriaren eskutik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Neil Young, Alison Krauss eta beste

og. Api 26 , 2007
    Ohi bezala, aniztasuna gailendu da gaurkoan ere Soinugela irratsaioan. Egia den bezala esateko, musika genero gehienak entzungai izan ditugu: jazza, bluesa, rocka, folka, tradizionala eta Pedro Elias Igartuak “gitronika” izenaz bataiatu duen beste genero bat ere bai. Jazza Javier Colinak, Marc Miraltak eta Perico Sambeatek osatzen duten hirukotearen eskutik […]

Honekin lotuak