PIPERPOLIS: “Aukeran 20 urte” ikuskizunarekin 20 urteurrena ospatuko du Aukeran dantza konpainiak

Aukeran Dantza konpainia 1997an sortu zuen Edu Muruamendiarazek, Donostian. Dantzari eta koreografoa da Muruamendiaraz eta ibilbide luze eta emankorreko taldea gidatu du hogei urtez. 20. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko dute Urtarrilak 7an Arriaga Antzokian. Edu Muruamendiarazen visita izan dugu saioan. Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat eginez, Begirada berri bat emango dio konpainiak bere azken obretako pieza ezagunenei. Ainhoa Aierbe eta Mixel Ducau eszena eta musika zuzendariak izango dira, hurrenez hurren.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Bizenta Mogel, Abandoko euskal idazlea

az. Abe 6 , 2017
Bilbori buruzko historia ofizialak ahaztu asko utzi ditu bazterrean. Horietakoak izan dira emakumeak, horietakoa izan da euskara. Bietatik zeukan Bizenta Mogelek (1782-1854) eta, hortaz, nekez agertuko da gure udalerriko historia jorratzen duten liburuetan. Hogeita bi urterekin, Ipui onak liburua argitaratu zuen. Hurrengo urteetan, berriz, bertso-paperak eta itzulpenak egin zituen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171205_Gomutan34.mp3 […]

Honekin lotuak