Mendia eta literatura; biko santua “Izarrak eta haitzak” liburua ardatz, Karlos Aretxabaleta “Txapel” idazlearekin aritu gara mendian zehar. SUA argitaletxearen eskutik heldu zaigu 20 mendizaleren errelatoak biltzen dituen liburua, mendiko pasadizoak, prestaketa bideak, tontorrera heltzeko ajeak… Saioan kolaboratzaile handiek ere parte hartu dute, eta musika onarekin bat izan ditugu Aerobik […]

Gaurko KIROL ESKIROL saioan… Mendian ibiliko gara, baina korrika! Mendi maratoiak, Ultra Trail lasterketak, Kilometro bertikala… Jurek Zimkewich (Gorbeia Suzien), Jon(txu) Erdaide, Imanol Goñi eta Ainhoa Lendinez ekarri ditugu uhinetara. Protagonista andana dugu GURE saio honetan, eta ekarpenak izango ditugu segida luzean: Iker Gurrutxaga, Bittor Beaskoetxea eta Unai Mendiburu On […]

Urmuga mendi ibilaldi musikatua da. Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herri osoa zeharkatuko duena, ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, Urduñatik Isabaraino. Igandeaqn Diman izango da zita, gaurkoa Miguel Zeberiok ekarri dizkigu mendizaletasuna eta musika uztartzen dituen ekimen Eder honen xehetasunak. Herrietan eta mendi tontorretan musika emanaldi berezi eta […]

Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Aitor Elduaienek eman dizkigu jaialdiaren zehetasunak. […]