Urtarrilaren 13an Bilbon “konponbiderako, etxerako eta elkarbizitzarako giltza” betetzera deitu dute.Sare Herritarrak manifestaziora deitu du urtarrilaren 13rako, «konponbideari ateak irekitzeko; preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko; eta salbuespen neurriak indargabetzeko. Mobilizazioa arratsaldeko 16:00etan abiatuko da. Bego Atxa dugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240109_bego_atxa_sare.mp3 Deskargatu hemen.
Sare herritarra
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Konpartsek azaldu dutenez, oraindik deialdia egin beharra dago, pauso asko falta direlako presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko. “Etxera bidea gertu” lelopean, Bestetik azpimarratu dute baldintza guztiak bete arren, baimenak eta […]
Egun gutxi falta da urtarrilaren 11n euskal presoen alde Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetarako, eta hainbat xehetasun dagoneko badakizkigu. Baionako manifestazioa izango da goiztiarrena, 15:00etan hasiko baita, eta 17:00etan abiatuko da Bilbokoa. Bertan, Rosa Rodero ETAren biktimak eta Asun Lasa GALen biktimak jarriko diote ahotsa azken mezuari. arek eta […]
Urte hasieran presoen eskubideen alde egin ohi duen manifestazioa aurkeztu du gaur Sarek. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua“ izatea nahi du Sarek, Espainiako Gobernuak “ausardiaz” joka dezan eta espetxe politikaren alorrean “urrats gehiago eta lehenbailehen” eman ditzan. Adierazi dutenez, azken hilabeteotan Frantziako Gobernuak “mugimendu esanguratsuak” egin ditu espetxeen arloan, eta espero […]
Sare herritarrak eta IKASMIRA (EHU) ikasketa juridikoen diziplina arteko ikerguneak euskal presoen eskubideak urratzen dituen salbuespen legediaren txosten bat aurkeztuko dute NBEko giza eskubideen batzordean. Bost urtean behin, NBEk giza eskubideen egoera aztertzen du kide diren estatuetan. Aurten Espainiako Estatuari dagokio azterketa hori pasatzea.Txosten honek Espainiar Estatuaren egungo kartzela politikak […]
Gure herrian izandako indarkerien biktima anitzek bat egin dute urtarrilaren 13rako Sare herritarrak Bilbon deituriko manifestazioarekin. Rosa Rodero ETAren biktimak eta Ane Muguruza GALen biktimak irakurketa bat egin dute beraien babesa emanez urtarrilaren 13an egingo den manifestazio nazionalari. “Gure izenean giza eskubideei bai haien urraketari ez” deituriko agiria irakurri dute. […]
