SOINUGELA: Bob Dylan gospel garaian (1979-1981)

1978an, Dylanek 37 urte zituenean eta Street Legal grabazioaren biran zegoenean, San Diegoko kontzertu batean baten batek  zilarrezko gurutze bat bota zion agertokira. Dylanek gurutzea jaso eta kristau bihurtu zen. Ondorengo hiru urteotan Slow Train Coming, Saved eta Shot of Love grabatu zituen eta gospel espaloitik ibili zen. Jende asko haserretu zitzaion, baina onartu behar dugu Dylanek garai hartan oso musika ona egin zuela eta kontzerturik onenetarikoak. Joan den azaroan Bootleg Series-en 13. zenbakia kaleratu eta zortzi CD gehi DVDko kutxa batean estudioko zein zuzeneko grabazio ugari landu du, 103 kantu hain zuzen ere. Kutxa hau No More Trouble izenpean argitaratu da eta guk gaurkoan, bertako hainbeste kantu aukeratu ditugu: Slow Train (1981), Slow Train (1981), Precious Angel (1979), Man Gave Names to All the Animals (1980), Do Right to Me Baby (1978), Gotta Serve Somebody (1981), Solid Rock (1979), The Groom is still Waiting at the Altar (1980), Every Grain of Sand (1981), Ain’t No Man Righteous (1979), Stand by Faith (1979), Thief on the Cross (1981), Jesus is the One (1981), Yonder Comes Sin (1980), Ain’t Gonna Go to Hell for Anybody (1980), Caribbean Wind (1980).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Lea-Artibaiko haitzuloak (Josu Zeberio)

og. Abe 28 , 2017
Azken urteotan, ohikoa bihurtzen ari da hedabideetara gure leizeetan egindako aurkikuntzen oihartzunak iristea. Izan ere, arkeologo eta espeleologo taldeek, bat eginda, aurkikuntza ugari eta denak garrantzitsuak egiten baitihardute azken aspaldion. Labar artearen aurkikuntza horietako asko Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean gertatzen ari dira, gainera. Hori dela eta, gaurko saioan Josu Zeberio espeleologoarengana […]

Honekin lotuak