POEMA BAT KANTATU DIZUT: Perbertsitate (Jule Goikoetxea / Fermin Muguruza)

«Umorea, sexua, plazera, politika, zoriontasuna miseriari lotua, gaua dantzari, basamortua logika matematikoari atxikia, dibinitaterik gabeko jainkosak, dibinitate hilkorrak, ilargiaren kanpainak, droga, egia desjabetua, gerrak beldurrarekin nahasian perspektiban gorpuztuak, ongiaren hutsaltasuna, jokoz kanpoko ukituak, begirada desegokiak…».

Fermin Muguruzak Tractatus liburuan Perbertsitate izenburuko poema Pantera Beltza berrizenburutu du Chalart58rekin batera plazaratu duen Black is Beltza ASM sessions diskoan. Diskotik gure gehien alaitzen eta dantzarazten digun kanta da, poemak zirikatzeko erabateko askatasunerako dagien deia asko anplifikatuz. Ez dira asko izango ahaire hauetara ekarritako poemak, alde eta moldearekiko horren apurtzaileak.

Jule Goikoetxea. Tractatus. Susa 2014 / Fermin Muguruza & Chalart58. Black is Beltza ASM sessions.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskarabentura gazteentzako espedizioa Euskal Herrian zehar

al. Urt 15 , 2018
Euskara abentura gazteentzako espedizioa. 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar. Espedizioa oinez garatuko da, 2018 uztailean,Gazteek motibazio gutuna idatzi beharko dute eta hiru gai orokorren inguruko lan bat egin. Lanerako gaiak ondokoak dira: euskara eta emakumeak, euskara […]

Honekin lotuak