Minduran eder eta bozkarioan zuhur iritsi zaigu bere azken obra ere, gozatzen eta pairatzen duenetik sortua, perfekzio askoren ondorengo emaitza umotua, amatasuna eta espazioa uztartzen dituen hausnarketa liluragarria. Haurdunaldiak jaiotzea dakar, hau da, sortzea, sorkuntza literarioa, erditzearen beste adiera, eta honenbestez espazio bat okupatzen dugu. Espazio baten hartzea eta bilaketa baten espazioa bihurtzen da poesia, laster gabezia bihurtuko den betetasunez… Haragitasunetik datorren hegaldia da Tere Irastortzarena, hizkerarik arduratuena eta aldi berean hunkigarriena duen poesia.
Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne, Egun argi hartan, Elkar, 1985
Deskargatu hemen.